Energia potentzial elastikoa gorputz elastiko batek bere oreka-posiziotik ateratzen denean duen energia potentziala da. Energia potentzial elastikoa objektuak konprimatzen edo luzatzen direnean ematen da, edo edozein modutan deformatzen badira. Elastizitatearen teoria batez ere gorputz eta material solidoen deformazio mekaniketan oinarritzen da[1]. Energia potentzial elastikoaren ekuazioa ekilibrio mekanikoaren posizioa ebazteko erabiltzen da. Energia hau potentziala denez, energia zinetikoa bezalako beste energia batean eraldatzen da. Ekuazioa matematikoki horrela adieraz daiteke: